Ixa ASAP! Helduentzako ipuin bilduma
Egilea: Jose Luis Asensio Igoa
Argitaletxea: Autoedizioa
Liburuak lau ipuin biltzen ditu. Lehenengoa, Ixa ASAP! Iruñeako Udalak saritutako ipuina, humorez betea eta gaur egungo emakumearen eta sexualitatearen inguruko ausnarketa. Damutzea ez da nahikoa: atmosfera ilun eta makur batean murgilduz joango gara, ezinegona eta beldurrak biltzen gaituen einean. Protagonista, enpresa internazional bateko bulego bateko tipo arrunt eta aspergarria ematen du, baina... zer izkutatzen da bere lanaren atzean? Aitorren pena: bi lagun mendira doaz, igande goiz lasai batean, aspaldiko partez. Aintzinako arazo eta gertaerak agertuko dira elkarrizketan, Urbasako mendilerroa gainditzen duten einean lurperatutako sentimendu eta kulpak argira ateraz. Ohizko prozedura: depresio eta autoestima ezak jota, etxeko andrearen goizak, ez dira ez beti errezak izaten. Eskerrak bere senarraren xamurtasunak laguntzen duen, egunero. Ala ez?