Izotzaldia
Egilea: H. Badger
Argitaletxea: Desclée
Itzultzailea: Miren Ibarluzea
2534. urtea da. Lur planetan jende gehiegi bizi da, erabat kutsatuta dago eta natur baliabide guztiak agortuta daude. World-Corp korporazio mega-nazionalak Space Scout bat behar du, bizitzeko moduko beste planeta bat topatzeko. Hamahiru urteko Kip izeneko mutikoak genetika aproposa du lan horretarako. Finbar kopilotu erdi-gizaki erdi-otsoak laguntzen dio bidaian, unibertsoan barrena, MoNa 4000 espazio-ontzian. Ontziak izaera berezia du: “andereño purrustaria” da. Alien atsegin mordo batekin egiten dute topo bidean, eta tramankulu bitxiak baliatzen dituzte egoera latzetatik irteteko!