Izuen gordelekuetan barrena

Egilea: Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Pamiela

«Izuen gordelekuetan barrena» Joseba Sarrionandiaren opera prima da. 1981ean argitaratu zen. Egileak honela zioen espetxean idatzitako hitzaurrean: «Poesia liburu hau argitaratu egin behar zela esan zidatenean zalantzan geratu nintzen, nahiago bait nukeen liburudendetan baino gordairu zaharren batetan atxikitzea, neuri eta adiskideei bakarrik dagokien lana izatea alegia, eta ez epaia espero duen erakustokiko alea».