Jauregiko sekretua

Egilea: Maribel Aiertza

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Aitziber Alonso

Gaia: Nafarroako herri txiki batera aitona-amonen etxera abuztua pasatzera doan mutiko baten abenturak. Herrian jauregi bat dago eta bertako sekretua argituko da. Girotzea: Gaur egun herri txiki baten. Laburpena Zergatik egin behar dugu beti nagusiei sudur puntan jartzen zaiena? Gure ama sarjentuak erabaki du, aurten, Otxanten igaro behar ditugula oporrak, aitona-amonak zaintzen. Tximeleta bat basamortuan baino gehiago aspertuko naiz, hemen umeak koadroetan baino ez direlako existitzen. Hori uste nuen jauregikoak euren ume bereziarekin etorri direla entzun dudan arte. Amonak esan dio amari, sekretuan...