Jolastuko al gara?
Egilea: Hervé Tullet
Argitaletxea: Ttarttalo
Ilustratzailea: Hervé Tullet
Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Liburu bat eta Koloreak albumek izandako arrakastaren ondoren, jolasteko eta ondo pasatzeko proposamen berri batekin datorkigu Hervé Tullet artista handia. Sakatu orrialdearen leku ezberdinetan biribilak lekuz aldatzeko; biribilak ukitu eta koloreak nola aldatzen diren ikusi; jarraitu marrei hatzarekin mugimenduak eragiteko... Jolastu ezkutaketan, zaldiko- maldikoan ibili, oztopoak gainditu, leku ilun beldurgarrietan murgildu eta magia egin. Ibili biraka, korrika, jauzika eta hegan. Dibertigarria benetan!