Kai, txakur bidaiaria

Egilea: Fernando Morillo

Argitaletxea: Gaumin

Ilustratzailea: Mikel Mendibil

Kai txakur berezia da. Txakurtokietan bizi da, txakurren herrian. Edo txak-herrian, nahiago baduzue. Arazo handi bat dauka. Kai gaixoa nahasirik dago azkenaldian. Ama artzain-txakurra du eta aita, berriz, ardi-txakurra. Eta bera? Berak ez daki ziur zer nahi duen! Artzain aritu? Ehiztari? Karramarroen olatu-dantzan jardun? Kaioak bezala hegan egin? Etenik gabe munduan zehar bidaiatu? Kloro lagun eta txak-sikologoak lagunduko dio Kairi burua argitzen eta zoriontasunaren bide anizkoitzak aurkitzen. Zergatik mugatu bide bakar batera?