Kalte gabeko jokoak

Egilea: Ricardo Gómez

Argitaletxea: Ibaizabal

Itzultzailea: Aitor Arana

Ameslari Bilduma 24.zk. Nerabe madrildar bat dugu Sebastian. Amarekin bizi da. Bideo jokoekin duen zaletasunaren haritik, enpresa batek simulagailuak probatzeko egin dion eskaintza onartuko du. Itxuraz, baditu gaitasuna eta izen ona (Hiltzailea esaten diote giro horretan). Hala, gero eta proposamen zailagoak iritsiko zaizkio eta dronen simulagailuak probatzen hasiko da; alegia, gerran dauden tokiak erasotzen dituzten piloturik gabeko hegazkinen simulagailuak. Berak batere jakin gabe, gatazkak dauden tokietako benetako pertsonei erasotzen dieten benetako hegazkinak pilotatzen ditu. Sebastianen bizitzaren kontakizuna beste zenbait istoriorekin gurutzatuko da eta beste istorio horiek pantailaz beste aldera zer gertatzen den kontatuko digute. Hala, protagonistak ez du inoiz jakingo zer gertatzen ari den, baina irakurleak jakingo du Sebastiani hain xaloak iruditzen zaizkion joko horiek zer ondorio suntsitzaileak dituzten.