Kiwi: txori arraro samarra

Egilea: Susanna Isern

Argitaletxea: La Fragatina

Ilustratzailea: Rebeca Luciani

Egun batez, gauza harrigarri bat kontatuko dio Saguak Kiwiri: “Aizu, Kiwi, esaten dute txoria zarela”. “Txoria?”, harritu zen Kiwi. “Nola izango naiz txoria?: ez dut lumarik eta hego handirik, ez dezaket hegan egin, nire ileak zizta egiten du eta nire mokoa luzea eta iletsua da…”. Susanna Isern-en hitzek eta Rebeca Lucianiren ilustrazio paregabeek desberdintasunen garrantziaz hitz egiten digute. Ipuin batzuk behin eta berriz kontatzekoak izaten dira, neska-mutilek behin eta berriz entzun nahi izaten dituztelako. Hau ere horietakoa duzu, zalantzarik gabe.