Kresala
Egilea: Txomin Agirre
Argitaletxea: Erroa
Ilustratzailea: Willy Pradera
Euskal Herria itsasoari begira dago, eta itsasoak gure kostaldea ez ezik, bertako herrien bizimodua ere moldatu du urteen poderioz. Askoren ustez, Kresala eleberri hau garai bateko arrantzaleen munduari egindako argazki ederra da. Izan ere, ohitura literaturaren idealismoaz baliaturik eta maitasun istorio bat tartekaturik, Txomin Agirrek zehaztasun eta bizitasun handiz erakusten digu nola bizi ziren gure arrantzaleak XX. mendearen hasieran. Halaxe da, eleberri honi itsas haizearen kresal usaina dario alde guztietatik.