Leize-zuloko misterioa

Egilea: Iñaki Zubeldia

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Alai Zubimendi

Gaia: Ainhoa eta haren lagun-taldeak, aitonaren laguntzarekin, Arrikruzko leize-zuloan dagoen lehoikumearen hezurdura bilatu eta amaren ondora eramango dute. Girotzea: Gaur egun. Arrikruzko leizezuloan lehoikumearen hezurdura bilatu eta amaren ondora eramateko egindako ahalegina. Laburpena: Ainhoak 10 urte ditu eta ametsetan eginkizun zaila jaso du: Arrikruzko leize-zuloan dagoen lehoikumearen hezurdura bilatu eta amaren ondora eramatea, haren babesean egon dadin beti. Lan zaila Ainhoak eta haren lagun-taldeak hartzen dutena, inork ez baitie sinesten. Mozkor batzuk ia pikutara botako dute nesken asmoa. Hala ere, etsi gabe jarraituko dute hasitako lanean. Abentura hunkigarria neska horiena. Lortuko ote dute beren helburua?