Lur eta Amets. Atzaparra zubian
Egilea: Unai Elorriaga
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Patxi Peláez
Euskal Herriaren historia ezagutzeko, irudimenez, abenturaz eta edukiz jantzitako istorioak. Hala bazan ez bazan… Lur eta Amets han izan ziran. Lur eta Amets soldadu erromatarrengandik ihesi doazela, zeharkatu ezin duten zubi batekin egin dute topo; amaitu gabe dago. Horrenbestez, preso hartu eta zubia bukatzeko lanak egitera zigortu dituzte. Amona Anderek aterako ditu estutasunetik: lagun dituen lamiei deitu eta guztien artean amaituko dute zubia.