Lur eta Amets. Haizeak eraman zuen
Egilea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Patxi Peláez
Euskal Herriaren historia ezagutzeko, irudimenez, abenturaz eta edukiz jantzitako istorioak. Hala bazan ez bazan… Lur eta Amets han izan ziran. Baskoien buruzagi Eneko Aritza ezagutuko dute Lur eta Ametsek, Abduli esker. Abdul amona Andereren mutil-laguna da eta Tuterako Musa II.a agintariaren zalditegiko langilea. Buruzagi gazteak badu amets bat: baskoien erresuma sortzea. Ametsek erresuma berriaren lehenengo zirriborroa irudikatuko du mapa batean.