Lur eta Amets. Ikastola armairu barruan
Egilea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Patxi Peláez
Amona Anderek Donostiara itzultzea erabaki du Lur eta Ametsekin, Francoren diktaduraren ondorioz, urteak Saran igaro ondoren. Ihes egin aurretiko bizimodua berreskuratu nahi du. Andereñoa zen Donostian, haurrei eskola ematen zien. Donostiara itzultzean zenbait trikimailu asmatu beharko dute ikastola martxan jartzeko.