Lur eta Amets. Memoriaren ehiza
Egilea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Patxi Peláez
Euskal Herriaren historia ezagutzeko, irudimenez, abenturaz eta edukiz jantzitako istorioak. Hala bazan ez bazan… Lur eta Amets han izan ziran. Negua da eta elurra mara-mara ari du; Lur eta Ametsek kobazulotik irten ezinik egunak daramatzate. Gizon gehienak, berriz, ehizara joanak dira; klanari jatekoa amaitzen ari zaio. Halako batean, esku-hutsik itzuli dira ehiztariak, asko larriki zaurituak. Ezin izan dute errinozeroa harrapatu.