Maddi Buztanargik ihes egin du!
Egilea: Daisy Meadows
Argitaletxea: Desclée
Ilustratzailea: Orchard
Itzultzailea: Usoa Wyssenbach Ibarra
Oihaneko Adiskide Magikoak 02. Ongi etorri animalia hiztunez eta jostalariz beteriko mundu magiko batera! June eta Lili lagun minak dira eta izugarri maite dituzte animaliak. Udako oporretako lehenbiziko egunean, Adiskidetasunaren Oihanera iritsi dira urrezko katu bati segika, eta han landetxe txikietan bizi diren eta Onddo Pozoitsu kafean txikoria-belar tea hartzen duten animaliak ezagutu dituzte. Horrela hasten da haien oporraldi magikoa! Adiskidetasunaren Oihaneko bigarren abentura honetan, Lili eta June Adiskidetasunaren Oihaneko feriara gonbidatu dituzte! Baina Grizelda sorginak dena zapuztu nahi du, eta bere morroiek trikimailu ankerra prestatu diote Maddi Buztanargiri feriatik alde egin dezan. Nesken esku dago Maddi txikia aurkitzea; baina Adiskidetasunaren Oihaneko zein zokotan ezkuta daiteke sagu txiki bat?