Maddi ta euskal piratak

Egilea: Fernando Morillo Grande

Argitaletxea: Gaumin

Ilustratzailea: Mikel Mendibil

Maddi eta bere aitona Mitxel antzekoak dira: biziak, umoretsuak, jakin-goseak jota eta apur bat ipurterreak. Askoren ustez, erabateko eroak. Asteburuero, txango bat egiten dute familian. Lehenbizikoa, Ziburu eta Donibane Lohitzunera izango da. Han, aitonak euskal piraten abenturak eta gorabeherak kontatuko dizkie Maddi eta Harrieti, anaia txikiari. Kontua da portuko txoko batean galtzean, iraganera egingo dutela hirurek, eta balea ehizatzera doan itsasontzi batean amaituko dute. Euskaldun haien ametsak eta arazoak ezagutuko dituzte, eta jarraian pirata batzuen erasoa sufrituko dute. Piratek dena lapurtu ondoren, balezaleak, amorrutan, pirata bihurtzea erabakitzen dute, lapurtutakoa berreskuratzeko. Beste pirata batzuen berri ere izango dute: Suhigaraitxipiren eta Michel le Basqueren balentriak edo Laffiteren abenturak.