Mari Basajaunaren eremuan

Egilea: Asier Serrano Lasa

Argitaletxea: Txalaparta

12 urtetik aurrera. Liburu honetako narrazioak beharbada Euskadi Irratian entzungo zenituen. Izan ere, bertan astean bat irakurri ohi zuen Asier Serranok. Entzuteko istorioak dira, beraz. Baina baita irakurtzekoak edo kontatzekoak ere. Euskal mitologiako pertsonaiak hartu eta gaur egungo gizartean kokatzen dizkigu egileak. Sorginak, jentilak, lamiak, basajaunak, galtzagorriak, Mari, Itoizko zeruertza zeharkatzen duen suzko sugea, basandereak eta beste hainbat etengabe agertzen dira orrialdeotan barrena. Baina ez dira uste genuen bezalakoak. Gure hiri eta jaietan barrena, egilearen ironia lagun dutela, ezusteko bat baino gehiago eskainiko digute.