Mariametsetan
Egilea: Izaro Gorostidi
Argitaletxea: Ediciones Beta
Bizitzaren denboraren trinitatea hausterakoan, iragana-oraina-etorkizuna, hemen eta orainaren erreinuan sartzen zara. Egonean egoten, agertzen dena on hartzen berbak sortzen dira. Orduan mugimendua hasten da eta eskuak orrietara doaz. Boligrafoa eskuan dantzan. Mariametsetan. AMAMAREN BERBAK Igo bai igo, hegal egin lasaitasunez. Orduan konturatuko zara, orduan ikusiko duzu. Altuerak ez dauka garrantzirik, ez dago altueran erantzuna, zabaltasunean dago gakoa, zeruertzean. (Izaro Gorostidi)