Marrazki bat eguneko

Egilea: Chris Riddell

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Chris Riddell

Itzultzailea: Aitor Arana

Gaia: Marrazteko, koloreztatzeko, idazteko eta marratzeko liburua. Irudimena lantzeko liburu berezia. Girotzea: Denboragabea. Laburpena Chris Riddell-en irudiak aitzakia dira urteko 365 egunetan marrazteko liburua aurkezteko. Egileak bere marrazkiak osatzera gonbidatzen gaitu, eszena gertaezinak imajinatzera, zentzugabea denera jotzera eta nekatu arte marratzera, Ibaizabalen liburuetan dagoeneko agertu diren pertsonaietatik abiatuta, besteak beste, Ada Goth eta Ottoline bildumak.