Mateo Txistu
Egilea: Eneko Haritza
Argitaletxea: Mara-Mara (Maluta)
Ilustratzailea: Yoana Figueras
Apaiz ehiztariaren aspaldiko istorioa, meza ezin burutu ehizara alde egin gabe ibiltzen zen apaizaren istoriotxoa osatu dugu. Zakurrak eta eskopeta hartu eta ziztu bizian sinestunak elizan utzi eta untxi azkarrenaren atzetik joan zen apaizaren mitoa bildu dugu, gaur egun, oraindik ere, mendian gora haizeak txistu egiten duenean, gure txikiei Mateo Txistu bera dela eta zakurren atzetik txistuka ehizan ari dela esaten diegu eta.