Olentzero eta Mari Domingi

Egilea: Ainara Mendiola

Argitaletxea: Mara-Mara (Maluta)

Ilustratzailea: Yoana Figueras

Liburu sorta hau ezin genuen burutu Olentzero eta Mari Domingi gurera bildu gabe. Gaur egun interpretazio berriak egin dira berdintasunaren aldetik eta Olentzeroaren mitoari aspaldi gehitu zaio Mari Domingi. Ildo horretan, ikazkin batzuentzat mozkor eta entendimentu gabea eta besteentzat entendimentuz jantzia den gizon itxuraz zeken eta gogor horren eraldaketa eta oparitan urtzen den gizonkotearen irudi ona hurbildu diegu gaztetxoei.