Ongi etorri Pupu eta Lore

Egilea: Uxue Alberdi

Argitaletxea: Elkar - Katxiporreta

Ilustratzailea: Julen Tokero

Tiritatxo medikuarengana joan dira eta horrela jakin dute gure lagunek Pirritx haurdun dagoela, bi aldiz haurdun gainera. Aparailu baten laguntzarekin entzun ahal izan dituzte txikien bihotz-taupadak indartsu jotzen. Orain guztiak daude noiz jaioko diren zain. Prestaketa lan ugari egin beharko dituzte bien bitartean. Denen artean konpoduko dira ezin hobe.