Orratzak baino hariak luzeago behar du izan

Egilea: Batzuen artean

Argitaletxea: Utriusque Vasconiae

Legorretako Oroimen Historikoa taldeak argitaratukoa. 270 orrialdeko lan mardula da, 1932tik 1978ra bitarteko aldiaren kontaketa historikoa egiten duena. II. Errepublika, 1936ko gerra, gerra ondorena, frankismoaren errepresioa, eta 1960-70eko hamarkadetako euskal kulturaren, hizkuntzaren eta langileriaren berpizkundea bildu eta kontatu dituzte.