Puagg!!
Egilea: Eneko Etxegarai
Argitaletxea: Denonartean
Ilustratzailea: Eduardo Rodrguez
Euskal Herriko herri txiki batean, mendi artean eta ihintzak bustitako belardiz inguratutako paraje batean Marixa izeneko andre bat bizi zen. Inguruko mendirik altuenera igotzeko bidean, Marixak baserri eder bat zuen. Hantxe bizi zen animalia guztien artean. Behiak, ahuntzak, ahatetxoak, asto eder bat, katua eta txerri batzuk zituen baserriko lurretan. Marixari tortilla jatea izugarri gustatzen zitzaion.