Sahara eta Palestinako ipuinak
Egilea: Xabier Susperregi
Argitaletxea: Oiartzungo Udala
Ilustratzailea: Andoni Odriozola
stralamustrika bildumako zortzigarren zenbakia argitaratu du Oiartzungo Udalak: Sahara eta Palestinako ipuinak. Bi herrialde horietako ipuinak bildu ditu oraingoan Xabier Susperregik eta ilustrazioak Andoni Odriozolak egin ditu.
Euskal Herriaren senide izan daitezkeelako jaso ditu Susperregik bi herrialde hauetako ipuinak. Biztanleek okupazioa, erbestea eta senideekiko urruntzea pairatu behar dute. Ipuinen hautaketan ahozko tradizioko lanak eta Susperregik berak sortutakoak ere badaude.
Aurten, paperezko edizioa ez ezik, edizio digitala ere badu Astralamustrikak. Edizio honetan artista palestinarrek eta sahararrek kolaboratu dute.