Seigarren iraungitzea
Egilea: Richard Leakey; Roger Lewin
Argitaletxea: Gaiak Argitaletxea
Suntsiketa orokor baten erdian al gaude une honetan? Horixe bera da, hain zuzen ere, egileen ustea eta liburu honen gai nagusia. Zientziak frogatu duenez, Lurrean bost iraungitze-aldi handi izan dira: “Bost krisi biologiko handiak”. Prozesu horietan, Lurreko bizi-moten % 99 desagertu egin zen. Leakeyk eta Lewinek zalantzarik ez dute: oraingoa “Seigarren iraungiketa” da eta, kalkulu batzuen arabera, etorkizun ez oso urrun batean, baliteke 30.000 bat espezie galtzea urteko.