Skaterrak II: Iraganik gabeko gizona

Egilea: Mikel Valverde

Argitaletxea: Giltza

Ilustratzailea: Mikel Valverde

Adrian, anaia nagusiarekin dabilenetik, aldatu egin da, eta skaterrak ere aldatu egin dira Adrianen mundu-ikuskera dela eta. Hala ere, hasieran batek ere ez dio kasurik egin Adrianek eskale bati buruz dituen susmoei. Eskale hori gizon xelebrea da, munduaren amaiera iragartzen baitu plazan. “Apokalipsiaren gizona” esaten diote denek, isekaz.
Skatea da haien mundua: askatasuna, mugak gainditu nahia eta adiskidetasuna. Hiria da haien skateparka, eta beti ez da agertoki samurra…