Swinging Christmas

Egilea: Olivia Ruiz eta Benjamin Lacombe

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Benjamin Lacombe

Itzultzailea: Joxe Antonio Sarasola

Elurra ari du eta laster dira Gabonak. Robinentzat, ipuinek izutu egiten zuten mutiko beldurtiarentzat, dena eta behin betiko aldatuko da Bernard zaharra ezagutzen duenean, agure bakartiak bere oroitzapenen atea zabalduko baitio. Adiskidetasun istorio eder bat, jazz musikazko eta irakurketaren atseginezko une magikoz sublimatua. Ipuin moderno bat begien eta belarrien gozamenerako. CD bat dauka Olivia Ruiz & The Red Star Orchestraren bost abestirekin.