Tekno+turismoa

Egilea: Maite Toledo Saralegi

Argitaletxea: Ediciones Beta III Milenio

"Tekno+turismoa" saiakera industria-, zientzia- eta teknologia-guneetan egindako ikerketa baten emaitza da, eta Gipuzkoako Deba arroa du erreferentzia-eremu geografikoa. Marko teorikoa, hala ere, antzeko ezaugarriak dituen edozein eskualdetara estrapola liteke. Laburbilduz, honako hauek dira "Tekno+turismoa" saiakeraren erronka nagusiak: azaleratzen ari den turismo-aldaera baten berri ematea, teknoturismoaren baliabideak ezagutaraztea eta produktua sustatzeak ekarriko lituzkeen onurak aurreratzea.