Teo jolas-parkean

Egilea: Violeta Denou

Argitaletxea: Ttarttalo

Ilustratzailea: Violeta Denou

Itzultzailea: Joxan Ormazabal

Teo eta bere ingurua izeneko bildumak haurra jostaraztea du helburu, eta aldi berean, haren jakinmina pizten eta haren behaketa-ahalmena eta ohiturak garatzen lagundu nahi du. Teo jolas-parkean izeneko istorioak ferietan izaten diren atrakzioei erreparatzeko aukera eskaintzen digu, bai eta lehengusu-lehengusinekin jolastea zein zoragarria den gogoratzeko ere.