Tulipa gorriak

Egilea: Gari Berasaluze

Argitaletxea: Txalaparta

10 urtetik aurrera. Izokina arrain harrigarria da. Errekan gora indartsu egin ohi du igeri, korrontearen aurka etengabe borrokan, bizkor eta lerden, aske. Liburu honetako protagonista, ordea, arrain haztegi batean gatibu dago. Enaraz maitemindu denetik, berriz, errekara salto egiteko irrika sortu zaio. Errekan behera, gainera, itsasoraino irits daiteke. Itsasoa eta askatasuna. Amets ederrak dira biak izokinarentzat. Askatasuna lortzea, hala ere, ederra bezain gogorra izanen da…