Tximeletaren oihua

Egilea: Jordi Sierra i Fabra

Argitaletxea: Ibaizabal

Itzultzailea: Aitor Arana

Gaia: Gerra zibila, erlijio eta politika gatazken ondorioz, Ekialde Hurbileko herrialde batean; bertan, ume soldaduak dira protagonista. Girotzea: Ekialde Hurbileko herrialde zehaztugabe batean, gaur egun. Laburpena: Istorioa egun batean gertatzen da. Bishr-ek eta Mussy-k 14 urte dituzte eta Abbas-ek, 12; gerran murgilduta dagoen hiria zeharkatu behar dute, frankotiratzaile baten bila; leku ezezagunen batean dago. Ematen duten pauso bakoitzean, beren bizitza jartzen dute arriskuan; edozein lekutatik baten batek tiro egin, bete-betean asmatu eta hil egin ditzake. Egunaren amaieran, Abbas tiro batek atrapatu zuen. Orduan Bishrrek tiro egin zuen gizona lokalizatzeko aprobetxatu zuen. Hainbat denbora bilatzen eman ondoren, hiltzea lortu zuten. Orduan jakin zuten bilatzen ari ziren ezezaguna beren adineko mutiko bat zela.