Txirri, Mirri eta Txiribiton, Aladino eta Kriseilu Magikoa

Egilea: Txirri, Mirri eta Txiribiton

Argitaletxea: Txirri, Mirri eta Txiribiton

“Txirri, Mirri eta Txiribiton, Aladino eta Kriseilu Magikoa” (Euskaraz)

Behin batean, Txirri, Mirri eta Txiribiton beraien hegazkin Tortolikan arabiar lurraldeak ezagutzera abiatu ziren. Izugarrizko istripua izan zuten! Baina zorionez, Txirri, Mirri eta Txiribiton onik atera ziren! Tortolika berriz, txiki-txiki eginda geratu zen. Metro batzuk urrutiago, gauza bitxi hark diz-diz egiten jarraitzen zuen. Txirri zer ote zen begiratzera hurbildu zen:

– Urrezko kriseilu bat da!– oihukatu zien bere lagunei.