Txopo
Egilea: Gaizka Arostegi
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Enrique Morente
Gaia: Gaixotasun larria duen 10 urteko mutiko batek, bere lagunen ahaleginari esker, Txoporen bisita jasoko du ospitalean. Girotzea: Gaur egun. Laburpena Jonek berri triste bat jasotzen du bere hamargarren urtebetetzean. Hugo, bere lagunik kutunena, hiltzear dago ospitalean. Gaixoak, atezain izan nahi zuen eta, ezinbestean, Txopo handia, Athletic taldeko futbolari ospetsua, ezagutzeko bere ametsa bete gabe zenduko da. Baina Jon ez dago horrelakorik onartzeko prest, eta adiskideen laguntzaz, plan bat asmatuko du Hugoren ametsa bete dadin. Hala ere, gauzak ez dira erraz suertatuko, eta hainbat traba eta oztopo gainditu beharko dituzte bidean. Lortuko al dute?