Urertzeko mamarrua

Egilea: Joseba Mikel Ugalde Erauzkin

Argitaletxea: Autoedizioa

Hirurehun eta hamar segundo haiek liburua aurkeztu zuen iaz. Joseba Mikel Ugaldek berak dioen bezala, collagekera moduan. Liburu hartan, Antonio Agirre Urertze maisua izan zen protagonista. Oraingo honetan, harekin ibilitako ikasle bat da, koaderno laranja batean idazten ari dena, argitu digu Bermeoko idazleak. Koldo Lopategi Mamarru da ikasle hori, Joseba Mikel Ugalderen alter egoa edo. Collagekera estiloan berriz ere, idazteaz, irakurtzeaz, maitasunaz, heriotzaz, logikaz, hitz-jolasetaz, umoreaz eta ironiaz jositako idatziak dira liburu berri honetan batu dituenak.