Verba polita

Egilea: Javier Aramendi

Argitaletxea: Erein

Liburu hasieran esaten da, Victor Hugo frantziar idazlearen ahotik, Pasaian “lan, dantza eta kanta” egiten dela. Eta horrela gertatzen da poesiokin ere: badira lanera, serio, doazen poesiak; badira, halaber, jokoan, dantzan, dabiltzanak, eta baita kantari datozenak ere, alai eta umoretsu. Halakoak dira, halakoak gara. Zabaldu egin ditut ele hauek goizean jaso berriak. Ipar bat baino gehiago dago, eta boga moduak arrainak adina.