Xalbadorren Itzalean - Hamar urte

Egilea: Joxemari Iriondo

Argitaletxea: Deiadarra Elkartea

Xalbador Eguna izenez ezagutzen den urteroko omenaldiak azkeneko hamar urteetan emandakoa biltzen duen kronika liburua osatu du Joxemari Iriondo kazetari ezagunak. Nahiz eta liburuak egunaren azken urteetako ekitaldiak izan gai nagusi, liburuaren aurreneko atala Xalbadorren berri ematera bideratu du egileak.