Yummaren urrezko bola

Egilea: Pello Añorga

Argitaletxea: Denonartean

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Behin batean, herri txiki batera iritsi zen familia bat: ama eta alaba Yumma. Urrutiko Mendi Lehorretatik iritsi omen ziren oinutsik, gosetuak, erabat egarrituak, eta, bada, herrikoek eskaini zieten nahikoa janari eta edari; eskuzabal eskaini ere.