Zurizgorak. Bermeoko kontuak
Egilea: Antonio Pérez Bilbao
Argitaletxea: Ediciones Beta III Milenio
Egileak AKATZ aldizkarian argitaratutako lanen errekopilazinoa da liburu hau. Bermeoko hizkera eta lexiko bereziari lotutako gaiak eta herriagaz erlazionatutako gai ezbardinak, jaiak eta ohiturak, kantak, mitoak eta leiendak, kontu barregarriak, upinak, pertsonaiak, burutasunak eta ibilerak… gauza jakingarriak eta orokorrean hartuta, herri jakintzakoak. Aldizkaria desagertuta dagoen ezkero, bere sasoian irakurri dabenek artikulu honeekaz gozatu badabe, barriro be gogoratu eta gozatu ahal izango dabe. Eta aldizkaria ezagutu ez dabenek orain, liburu batean batuta, irakurtzeko eta gozatzeko aukera ezin hobea dauke.